Artiach enpresako langileek bi orduko lanuzteekin jarraituko dute bihartik igandera arte. Haien asmoa zuzendaritzak kaleratutako langileak berriro hartzea da. Hilaren 6an egindako asanbladan erabaki zuten lanuzteekin hastea.
Orozkon du planta Artiachek. Langileek ohar baten bidez azaldu dute Nutrexpak planta erosi ondoren sortu dela egungo egoera. Enpresa batzordeak gogorarazi du urtarrilaren 30ean Nutrexpako Giza Baliabideetako arduradunak ziurtatu zuela ez zela kaleratzerik egongo, eta otsailaren 13an zuzendaritzak 9 edo 10 lagunen kaleratzea iragarri zuela.