Donostian Artzain Onean presoen eskubideen alde itxialdian dauden lagunak Batasuna, Abertzaleen Batasuna, Aralar, Nafarroa Bai eta EAE-ANVrekin bildu dira gaur, presoen egoeraren berri emateko. "Espainiako eta Frantziako estatuen aldetik jasaten ari garen ankerkeriak bultzatu gaitu itxialdia egitera. 2007ko balantzeak ekarri gaitu hona. Eta, urtea amaitzerako, senide berri bat hil digute. Gu eta gure senideak jasaten ari garenaren berri eman nahi genien eragile sozial, sindikal, politiko eta arduradun instituzionalei. Eta eman diegu", esan dute itxialdian daudenek.
Abenduaren 22an hasi zuten Artzain Oneko ekimen hori, eta larunbatean bukatuko dute Donostiako Belodromoan, Jare! ekimenaren ekitaldian.
Artzain Onean itxialdian daudenak alderdi batzuekin elkartu dira gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu