EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiarekin ez ezik, oro har, Espainiako Justizia sistemaren jokabidearekin haserre agertu dira gaur EAJko buruzagiak. Zehazki, Xabier Arzalluz alderdi horretako lehendakariak eta Emilio Olabarria EAJko legebitzarkide eta CGPJ Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide ohiak prentsaurrekoa eman dute azkenaldion CGPJren eta EAEko Auzitegi Nagusiaren inguruan izan diren liskarrak aztertzeko.
Arzalluzen arabera, ondorio nagusi bat atera daiteke gertakari horietatik guztietatik: Espainian ez dagoela demokraziarik. "Ezin da Espainian demokraziarik dagoela esan, Justizia erabili eta manipulatu egiten baitute, eta Justiziak ematen baitio demokraziari oinarrizko legitimazioa", adierazi du.Ildo horretatik, Espainiako Gobernuak demokraziaren eta Konstituzioaren "joko arauak" hautsi dituela iritzio dio Arzalluzek: "Beraz, kontua ez da demokrazia hondatuta dagoela bakarrik; arego, demokrazia Gobernuaren prepotentziaren menpe erori da".
"Formalki, ez dago Desadostasun Salarik"
EAEko Auzitegi Nagusiko Desadostasun Salakhartutako azken erabakia —Atutxa, Knörr eta Bilbao Legebiltzarreko Mahaiko kideen aurkako kereila aintzat hartzea— Emilio Olabarriak aztertu du. EAJko legebiltzarkide eta CGPJko kide ohiaren iduriko, "formalki" sala hori ez da existitzen."Atutxak, Knörrek eta Bilbaok errekurrit egin dute Espainiako Auzitegi Gorenean Desadostasun Salaren osaketa, eta, beraz, ondo eratuta egotekotan ere, ezin du erabakirik hartu", azaldu du Olabarriak. Gorenak errekurtsoa onartzen badu, Desadostasun Salak hartutako erabakiak bertan behera geratuko direla ohartarazi du Olabarriak. Horrez gain, Manuel Maria Zorrilla EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakariak Desadostasun Aretoa eratzeko erabili zuen prozedura —CGPJk atzera bota zuena— egokia eta zuzena izan zela defenditu du EAJko legebiltzarkideak, "historikoki prozedura hori erabili da; Zorrillaren aurrekoek ere irizpide horiek erabili zituzten".
Era berean,Desadostasun Salaren erabakia "ofizialki" oraindik hartu gabe dagoela nabarmendu du Olabarriak, "bihar arratsalde arte ez dela jakinarazteko moduko erabakirik egongo esan digute iturri ofizialek, eta ordu arteko filtrazioek ez dutela fidagarritasunik".
Era berean,
Erreakzioak
Arzalluz: "Ezin da Espainian demokraziarik dagoela esan"
Jose Maria Aznarren Gobernuak Konstituzioaren "joko arauak" hautsi dituela salatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu