Pernando Barrena ezker abertzaleko ordezkariak esan du hautes elkarteak bozetan izateko sinadura bilketa "martxa onean" doala, "milaka eta milaka lagunek eman dutelako sinadura", baina euren "apustua" Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB) dela.
Hala, jakinarazi du ASBk gutun bana igorri diela UPN, PP, PSE-EE, PSN, EAJ, EA, Aralar, EB eta IUri, "hauteskundeak demokratikoak izan daitezen konpromisoa eskatuz". Iruñean, PSNren egoitzaren aurrean eman du ekimenaren berri Barrenak. Haren ustez, "hauteskundeek eta konponbide prozesuak elkar elikatu behar dute", eta horregatik egin du dei "aukera politiko denak" egon daitezen maiatzaren 27ko udal eta foru bozetan.
ASBk gutuna igorri die alderdiei, "hauteskundeak demokratikoak izateko konpromisoa eskatuz"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu