Joseba Asiron Iruñeko alkateak presazko balorazioa egin du: "Oso sententzia inportantea da. Jasotzen du lehentasuna interes publikoak duela". Hala ere, gogorarazi du auzitegiak kautelazko neurrien inguruan erabaki duela baina sakoneko gaia erabakitzeke dagoela.
.@josebaasiron: "gure asmoa da udalaren haur eskoletako matrikulazioa berraktibatzea" @berriapic.twitter.com/Pas9elBy0E
— Joxerra Senar (@joxerrasenar) 2016(e)ko ekainak 15
Asironen arabera, "ez da garaipen bat", uste baitu kaltetutako familiak aintzat hartu behar direla udalak aringarriak jarri arren. Haren ustez, ordea, epaiak "erraztu" egingo du "blokeoa gainditzen", baina gaineratu du auziok ez luketela gatazka iturri izan behar.
Epaitegiak erabakia azkar hartu izana eskertu du Asironek.