Abertzale Sozialistak (AS) izenpeko zerrenda guztiak, EAE-ANVren 133 eta independente bat baliogabetu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak, baina auzia ez dago oraindik guztiz erabakita: Auzitegi Konstituzionalaren babesa eskatzeko aukera dute baliogabetutako zerrenden defentsek, eta epaitegi horrek du azken hitza. AS hautesle elkarteek eta hautagaitza independenteak gauerdia baino lehen aurkeztu behar dituzte helegiteak. EAE-ANVk, berriz, bihar aurkeztuko ditu.
Ondoren, Auzitegi Konstituzionaleko 1. salak hartuko du auzia. Maria Emilia Casas epaile progresista da epaimahaiburua, eta beste bost epaileen artean PSOEk proposatutako beste bi eta PPk proposatutako hiru daude. Nolanahi ere, Auzitegi Konstituzionalak Herritarren Zerrenden eta Aukera Guztiak-en baliogabetzea babestu zuen.
ASk gauerdia arteko epea du Auzitegi Konstituzionalean helegiteak aurkezteko; EAE-ANVk bihar aurkeztuko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu