Askatasuna: "Argi dago zein den Zapaterok egin duen apustua"

2008ko apirilaren 18a
12:40
Entzun
Euskal Herriko hainbat gaztek "errepresioaren jopuntuan" jarraitzen dutela salatu du Askatasunak, gaurko operazioa dela-eta. "Beste behin gauak eskaintzen duen inpunitatean gazteak atxilotu eta inkomunikaturik eraman dituzte. Eroaldi errepresiboak ez du etenik Euskal Herrian, eta Zapatero Espainiako Estatuko presidente izendatu eta astebetera operazio berri bat egiteak argi erakusten digu zein den hark aurrera begira egiten duen apustua".

Estatuaren errepresioa antzua dela uste du Askatasunak. "30 urte eta gero ez al dira ohartu errepresioak ez duela independentziaren aldeko lana eta aldarrikapena gelditu?".

Gaur atxilotuen herrietan mobilizazioak izango dira, eta horietan parte hartzeko dei egin du. Oiartzunen 20:00etan elkartuko dira, plazan. Errenterian ere 20:00etan, plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.