presoak

Askatasuna: "Auzitegi Gorenaren erabakia eskandalagarria da"

2006ko otsailaren 21a
17:17
Entzun
Unai Parot euskal presoaren helegiterai Espainiako Auzitegi Gorenak emandako erantzuna eskandalua dela uste du Askatasunak. Gobernuaren inpultso politikoz eraikitako ebazpena dela azpimarratu du Askatasunak eta prozesua demokratikoari ateak ireki beharrean kontrakoa dakarrela uste du: "Gerra estrategiari eutsiz Euskal Herria garaitu egin nahi dutela frogatzen dute horrelako erabakiek". Horrelako erabakiekin Askatasunaren arabera gatazka luzatu besterik ez da egiten eta Espainiako Gobernuak "biolentzia alboratu eta Euskal Herritarren hitza errespetatu" behar duela iritzi dio.

Era berean, Askatasunak dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak eta bere gobernuak etekin politiko "miserableak" eskuratzeko, "giza sufrimendua erabiltzen jarraitzeko borondate irmoa" erakusten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.