Askatasuna: "Benetan izugarria da klase politikoak isilik jarraitzea"

2008ko irailaren 1a
11:18
Entzun
Nafarroan egunotan sei lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, inkomunikatuta dauzka, haietako bat erietxera eraman behar izan dute eta, Askatasunaren ustez, "gertatzen ari den guztia ikusita, benetan izugarria daklase politikoak isilik jarraitzea. Pasa den astean atzemandako bi gazteek tortura basatiak salatu zituzten, baina Euskal Herriko eta zehazki Nafarroako erakunde eta alderdi politikoek isiltasunarekin erantzun zioten gertaera larri horiei. Zer gertatu behar da balorazio bat egin dezaten? Guardia Zibilaren eskuetan norbait hiltzen den arte zain al daude?".

Urte honetan lau euskal herritar eraman dituzte ospitalera, Espainiako polizien eskuetan egon eta gero. "Nola deitzen diozue honi, bortxakeria ez bada?", galdetu du Askatasunak.

Komunikabide batzuen jarrera ere kritikatu du, "tortura kasuen aurrean jarrera faltsua erakusteagatik. Izan ere, Guantanamora begira askotan ikusi ditugun komunikabideak itsu, mutu eta gor daude hainbat euskal herritar bizitzen ari diren tortura larrien aurrean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.