Askatasunak dio Espainiako Gobernuak "gerra apustua" egina duela

2007ko urriaren 30a
11:30
Entzun
Askatasuna erakundeak, ohar baten bidez, "gogor salatu" du Espainiako Polizia Donostian gaur egiten ari den operazioa. "Izan ere, berriro euskal herritarrak atxilotu eta inkomunikatu dituzte, Grande Marlaska epailearen aginduz eta Espainiako Gobernuak egin duen gerra apustuari loturik".

"Alarma gorria piztu nahi du" Askatasunak, zazpi atxilotuak "inkomunikaturik egotean torturatuak izateko oso arrisku handian daudelako". Duela bi aste Getxon eta Berangon (Bizkaia) kale erasoak leporatuta atzeman zituzten gazteek "etengabeko presio, mehatxu eta kolpeak" jaso zituztela dio erakundeak. "Inkomunikazioa da tortura ahalbidetzen duena, eta inkomunikazioa mantentzeak torturatzeko borondate politikoa dagoela esan nahi du".

Gaurko operazioari "erantzuteko" deia egin du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.