Askatasuna erakundeari Frantziako Poliziak atzo egindako sarekada "kolpe mediatikoa" izan dela iruditu zaio, baina baita "errepresio fase berria" esan nahi duela ere, "Sarkozyren eta Zapateroren hitzen isla delako". Poliziak operazioak "kriminalizazioa dakar", erakundearen ustez, "euskal militanteen eta ETAren artean lotura dagoen ideia sortu nahi dute-eta".
Atxiloketen arrazoien berri oraindik ez dakitela adierazi du, Baionan, Anaiz Funosas Askatasunaren eledunak.
Abertzaleen Batasunak, berriz, operazioa "probokazioa" dela esan du, eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen politikari jarraitzen diola.
Askatasunak dio sarekadak "errepresio fase berria" esan nahi duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu