Askatasunak euskal erakundeei Espainiako Estatuarekin "era guztietako harreman politikoak izozteko" eskatu die gaur, "zuzenbide estatuak Euskal Herrian hondoa jo duelako", 18/98 auziaren balorazioa egin du Askatasunak, hedabideen aurrean.
Horren guztiaren "galtzailea Euskal Herria" dela deritzo, "askatasun eskubideen murrizketa egoeran bizitzera kondenatua dagoelako. Horri aurre egiteko gai ez badira [euskal erakundeak], Espainiako Estatuarekin harremanak izoztu ditzatela".
Sabin Juaristik eta Julen Larrinagak hitz egin dute Askatasunaren izenean.
Askatasunak euskal erakundeei Espainiarekin "harremanak izozteko" eskatu die
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu