Askatasunak PSOE jo du arduradun, eta EAJ "konplize"

2008ko urtarrilaren 7a
13:19
Entzun
Askatasunak "kezka" agertu du Igor Portuk izandako "tratuaz", baita une hauetan Mattin Sarasola jasaten ari daitekeenaz ere, eta PSOE egin du "torturen" arduradun. "PSOEk aurrera daraman plangintza errepresiboaren baitan kokatzen da euskal herritarrak atxilotu eta torturatzea. Tortura erabiltzen du bere interes politikoak lortzeko tresna bezala".

Horretaz gain, PSOEk Eusko Jaurlaritzaren "eta bereziki" EAJren "konplizitatea" duela iritzi dio Askatasunak. "Ezin da ahantzi hori. Gorka Lupiañezen testigantzaren aurrean erakutsi zuten isiltasuna da horren adibide argia". Guardia Zibilak abenduaren hasieran atzeman zuen Lupiañez, eta hau "gogor torturatua eta bortxatua" izan zela dio Askatasunak.

Errepresioaren aurrean "antolatu eta erantzuteko garaia" dela uste du. "Tortura amaitzeko presio soziala indartzeko garaia da".

Amnistiaren Aldeko Mugimenduek kontzentrazioa egingo dute gaur 18:00etan Donostiako Ospitalearen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.