Askatasuna erakundeak gogor salatu ditu atzo eta gaurko polizi operazioak, "salbuespenezko neurriez beteriko errepresio estrategiari erantzuten dietelako, Euskal Herrian demokraziarik ez dagoela agerian uzten dutenak beste behin ere". Haren ustez, Espainiako eta Frantziako gobernuek "gatazka sustatzeko bideei loturik jarraitzen dute".
"Oso testuinguru zehatzean" gertatu dira bi egunotako hamar atxiloketak, Askatasunak esan duenez. "Hain zuzen, ezker abertzaleak gatazkaren konponbidea ahalbidetzeko urrats garrantzitsua egin duenean, ASB alderdia aurkeztuta".
Bi gobernuek erabiltzen duten "errepresio sistemak sortzen duen inpunitate esparrua" salatu nahi du erakundeak, eta egunotako mobilizazioetan parte hartzeko dei egin du
Askatasunaren arabera, "salbuespenezko errepresio estrategiari erantzuten diete operazioek"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu