Askatasunaren ustez, PSOEk "makinaria errepresibo guztia" martxan dauka

2008ko otsailaren 19a
15:44
Entzun
Askatasunak salatu egin du gaurko operazioa, eta PSOEk "independentziaren aldeko borroka amaitzeko makinaria errepresibo guztia martxan" duela dio. "Urtea hasi denetik 101 atxiloketa egin dituzte Espainiako eta Frantziako okupazio indarrek, tortura basatiak egin dituzte, alderdiak ilegalizatu, ordezkari politikoak espetxeratu, ekitaldiak debekatu".

EAJ eta Nafarroa Bai ere kritikatu ditu Askatasunak, "ezin delako ahaztu PSOErekin eskuz esku apustu honetan murgilduta daudela. Euren alderdi interesak lehenetsiz, errepresio makinari honen parte aktibo dira egun".

Errepresioa "antzua" dela dio, ordea, Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.