Aske geratu da Mikel Oroz euskal presoa

2017ko abuztuaren 1a
16:28
Entzun

Mikel Oroz euskal presoa aske geratu da, Etxeratek sare sozialetan adierazi duenaren arabera. Frantziako estatutik kanporatua izan da zigorra bete ostean, eta Barajaseko aireportura iritsi da.

Aireportuan, argazki bat atera du Kepa del Hoyo preso hilberria omentzeko.

Oroz 2009ko apirilean atxilotu zuten, Perpinyan (Rosello, Herrialde Katalanak) hasi eta Euskal Herrian jarraitu zuen operazio batean. Zazpi pertsona atxilotu zituzten.

2011n, sute bat izan zen Oroz zigorra betetzen ari zen kartzelan, Liancourten (Frantzia); ez zioten bere zeldatik irteten utzi. Gainera, 2014ko urtarrilean salatu zuen kartzela bereko langile batek eraso egin ziola.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.