Aske geratu dira atzo Ertzaintzak Bilboko istiluetan atxilotutako lau lagunak

2008ko otsailaren 11
13:44
Entzun
Askatasunak jakinarazi duenez, libre geratu dira atzo Ertzaintzak Bilboko istiluetan atxilotutako lau lagunak. Haietatik bat atzo utzi zuten aske, eta beste hirurak gaur pasatu dira epailearen aurretik; ondoren utzi ditu honek libre. Desordena publikoak eragiteaz akusatuak daude eta euren aurkako bide judizialak aurrera jarraitzen du.

Ertzaintzak indarrez galarazi zuen atzo EHAKren eta EAE-ANVren legez kanporatzeen aurka protestatzeko ezker abertzaleak Bilbon antolatu zuen manifestaldia. Ondorioz, istilu handiak izan ziren eguerdian hasi eta arratsalde guztian Bilboko erdialde osoan; Ertzaintzak lau lagun atxilotu zituen, eta beste lau bat izan ziren zaurituak. Atxilotuetako bat zauritu egin zen.

Txikizioak ere handiak izan dira: autoak eta edukiontziak gurutzatu eta irauli zituzten manifestarietako zenbaitzuk. Bilboko Udalaren arabera, 315 dira irauli dituzten edukiontziak, eta horietako batzuei su eman dietela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.