Aske utzi dituzte herenegun atxilotutako bi lagunak

2012ko apirilaren 13a
09:45
Entzun

Ertzaintzak herenegun Abadiñon eta Bilbon atxilotu zituen bi gazteak aske utzi dituzte, Facebook bidez jakinarazi dutenez.

Epailearen aurrera eraman zituen atzo gauean, eta Ertzaintzak lesio delitua leporatzen die. Bi gazte horiek dira ustez, futbol partidaren ostean, Ertzaintza Indautxura erakarri zuen borroka hasi zutenak; lekukoen arabera, ordea, borrokak ez zuen Ertzaintzaren kargarekin zerikusirik izan.

Atzo jakin zen, gainera, Xuban Nafarratek salatu egingo duela Ertzaintza, ustez martxoaren 29ko greba egunean jasan zuen erasoagatik. Zainketa intentsiboen unitatera eraman behar izan zuten, Ertzaintzaren karga baten ostean. Aresek atzo esan zuen "faltsukeria eta gezur galanta" dela esatea ertzainek pilotakada bat eman ziotela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.