Atzo Turkian, Istanbul hiriburuan, Langileen Nazioarteko Eguneko mobilizazioetan 799 pertsona atxilotu zituen Poliziak, eta, deklarazioa hartu ondoren, gaur denak aske utzi dituzte, Muammer Güler Istanbulgo gobernadoreak esan duenez.
799 lagun horietatik 766 baldintzarik gabe utzi dituzte libre, eta 33 karguak leporatuta.
Batik bat, manifestariak Taksim plazara sartu zirenean izan ziren atxiloketak, Polizia oldartu egin zitzaielako. 1980ko militar kolpetik Turkiak debekatua du Taksim plaza maiatzaren 1eko ekitaldietarako erabiltzea.
Aske utzi dituzte Langileen Eguneko manifestazioan atxilotutako 799 lagunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu