Mikel Astarloza Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariaren ustez, 2008ko Frantziako Tourra "suabeagoa" izango da. "Beste urteetan, aurkezpenera etorri izan naizenean, beti zerbaitek deitu izan dit arreta. Aurten ezerk ez", esan du, Parisen.
Igor Anton talde bereko txirrindularia iritzi berekoa da. "Erlojupekoetan kilometro gutxiago egongo dira eta hor espezialista direnen kalterako da hori. Mendian, ordea, Pirinioetatik ia ohartu gabe pasatuko gara".
Astarloza: "Tour suabeagoa izango da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu