Kate Burton palestinarren giza eskubideen aldeko zentro bateko langile britainiarra eta haren gurasoak bahitu zituen asteazkenean talde armatu palestinar batek Gazan. Ordu arte ezezaguna zen talde hori, etaAl Mujahidin bait Al Makdesen Brigadak izenarekin aurkeztu zuen bere burua.
Talde horren arabera, "Europa eta Erresuma Batua" palestinarren "zorigaitzaren arduradun" dira eta horregatik bahitu zituzten hiru britainiarrak. Israel Zisjordania iparraldetik erretiratzeko eta "hilketa hautatuak" geratzeko eskatu zuten.
Nolanahi ere, Erresuma Batuko hiru herritarrak atzo gauean aske utzi zituzten, Palestinako Poliziak Egiptoko muga itxi —atzerrirao irtenbide bakarra— eta ordu gutxiren buruan.
Asteazkenean Gazan bahitu zituzten hiru britainiarrak aske dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu