Asteazkenean jakingo da Iturbe, Uriarte eta Larrañaga espetxeratu edo aske utziko dituzten; ostegunean Sagarzazuren gaineko erabakia

2006ko ekainaren 26a
13:04
Entzun
Askatasunak jakinarazi duenez, joan den astearteko sarekadan Frantziako Poliziak atxilotutako Anjel Iturbe, Eloi Uriarte eta Kristina Larrañaga espetxeratu edo aske utzi asteazkenean, hilaren 28an, erabakiko du arlo horretako epaileak. Izan ere, bost egunez inkomunikatuta egon ondoren, larunbatean, hilaren 24an, deklaratu zuten Le Vert epailearen aurrean. Ondoren igaro behar zuten presondegiratzea edo aske utztea erbakitzen dute epailearen aurretik, baina defentsako aboaktuek atzerapena eskatu zuten, atxilotuak guztiz nekatuta zeudela-eta. Bitartean Fresneko kartzelan daukate Iturbe, La Santen Uriarte eta Fleuryn Larrañaga.

Osterantzean, sarekada berean Espainiako Poliziak atxilotutako eta Grande Marlaskak espetxean sarrarazitako Ramon Sagarzazu ostegunean, hilaren 29an, eramango dute berriro Auzitegi Nazionalera, deklaratzera. Izan ere, larunbatean uko egin zion konfiantzazko abokatuarik gabe deklaratzeari. Behin-behinean, Soto del Realen espetxeratu zuten Sagarzazu, eta senideek harekin hitzegiteko aukera izan zuten larunbatean. Esan zien inkomunikatuta eduki duten bitartean jaso duen tratua "zuzena" izan dela, baina bere kontrako akusazio guztiak gezurretan oinarritzen direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.