Asteazken gauean leherketa bat gertatu zen Alcanarren (Tarragona), Bartzelonatik 200 bat kilometrora. Pertsona bat hil zen leherketa hartan, eta beste bat larri zauritu. Etxean gas bonbona ugari zeudela zabaldu zuten, eta leherketa horrek eragin zuela. Etxea birrinduta gelditu zen.
Ostegunean, hondeamakinak sartu dira etxearen hondakinetan, eta beste leherketa bat gertatu da. Antza, orduan zauritu dira zazpi suhiltzaile eta mosso.
Josep Lluis Trapero Mossos d'Esquadraren buruak adierazi du, ostegun gauean, Bartzelonan gertatutako atentatuak lotura duela Alcanarreko leherketa horiekin. Hain justu, horiek gertatu eta gutxira sartu baita furgoneta zuri bat Rambletan, parean jarritako oinezko guztiak harrapatzeko asmoz.