Asteburu honetan bi istripu izan dituzte presoak bisitatzera zihoazenek

2005eko azaroaren 8a
17:49
Entzun
Patxi Markes, Paula Garcia eta Juantxu Tobadila bisitatzera zihoazen bi autok istripua izan zuten asteburuan, Etxeratek jakinarazi duenez.

Paula Garcia eta Juantxu Tobadila Leongo (Espainia) Marsilla espetxean dauzkate preso. Haien semea eta semea eramatera zihoan gidari boluntarioak izan zuten istripua, eta presoen semea erietxera eraman behar izan zuten. Lepoko kontraktura du, eta hiru egunez atseden hartzeko esan zioten. Etxeratek azaldu duenez, Burgoseko autopistako pasabidea igaro ostean izan zuten istripua."Kea botatzen zegoen kamioi bat zegoen bertan. Kearen ondorioz, ezer ikusi ezin zuela gelditu zen gidaria eta, kamioiaren aurka jo zuen". Bisitarik gabe geratu ziren.

Galiziako Curtisen daukate Patxi Markes. Hura bisitatzera zihoazenek ere istripua izan zuten. Etxeratek azaldu duenez, kamioi bat aurreratzen ari ziren, eta aurretik beste auto bat zihoan. "Bat batean, aurreratzeko karrilera 3. auto bat sartu zen, hura ere kamioia aurreratu asmoz. Orduan, aurreko autoak frenatu egin zuen eta, Patxi Markes ikustera zihoazen hiru lagunek aurreko auto horren aurka jo zuten".

Etxeratek gogor salatu ditu istripu horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.