EAE-ANVk (7 zinegotzi) eta EB-Zutik koalizioak (3 zinegotzi) osatzen dute egun Arrasateko Udaleko gobernu batzordea, alkatetza ANVko Ino Galparsororen esku dela. Baina astelehenean akordio hori hautsi egingo dutela iragarri du Arrasateko EBko zinegotzi Ander Rodriguezek, hain zuzen ere, ANVk ez duelako Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohiaren hilketa gaitzetsi.
Astelehenean EBren Arrasateko batzarrak bilera egingo du gobernu akordioarekin zer eginerabakitzeko, baina Rodriguezek aurreratu du, "zalantzarik gabe" hitzarmena haustearen alde egingo dutela, alderdiko presidentziak atzo aurreratu bezala.
Esan bezala, ANVk 7 zinegotzi ditu, EAJk eta PSEk 4na, EB-IUk 3, eta EAk, PPk eta Aralarrek bana.
Astelehenean Arrasateko Udalean ANVrekin duen gobernu hitzarmena hautsiko duela iragarri du EBk, hilketa gaitzetsi ez dutelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu