Erreakzioak

Atentatua gaitzetsi du Lizarrako Udalbatzak

Aurretik kontzentrazioa egin da, "Bakearen alde gaude" lelopean

2003ko uztailaren 25a
14:23
Entzun
Atentatuaren ondorioak aztertzeko batzarra egin du gaur eguerdian Lizarrako udalak, eta erasoa gaitzestea erabaki dute. PSNko, UPNko eta IUko zinegotzi batzuk bakarrik parte hartu dute udalbatzan; izan ere, udal ordezkari asko oporretan daude herritik kanpo. Hain zuzen ere, CDN, EA, EAJ eta CUEko zinegotziek ohar bat helarazi dute udaletxera, kanpoan direla esanez, baina atentatua gaitzesten dutela nabarmenduz.

Batzarraren aurretik, kontzentrazioa egin da Lizarrako alkateak deituta. Besteak beste, Miguel Sanz Nafarroako presidenteak, Jose Carlos Iribas Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak eta Alberto Catalan UPNko idazkariak parte hartu dute ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.