Euskal PEN Klubak, prentsa ohar baten bidez, atzo ETAk Zamudion El Correo-ren errotatibaren aurka egindako atentatua "salatu" du. "Erasoa, Bilboko egunkariaren kontrakoa ez ezik, adierazpen askatasunaren kontrakoa ere bada". Halaber, Euskal PEN Klubak El Correo-ri eta haren langileei "elkartasuna" adierazi die.
PEN Kluba Londresen sortu zuten, 1921ean, eta mundu osoko idazleen eta kazetarien eskubideen alde jarduten du.
Atentatua salatu du Euskal PEN Klubak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu