Athletic Clubek jakinarazi gura die bere bazkide eta zaleei zelan dauden gauzak azken hilabeteotan Julen Guerrerorekin mantendu diren negoziaketetan.
1.- Athletic Clubek Julen Guerrerorekin segitu gura du, baina ezinezkoa egiten zaigu egun ipintzen dituen baldintzak onartzea.
2.- Azken hilabeteotan akordioa egon da alde bien artean Lezamako lan taldean sar zedin, betebehar zehatz batzurekin eta Gazte Mailako Ohoprezko taldea entrenatzeagatik jasotzen zuen soldata handiagorekin.
3.- Azken bileran, ahoz jakinarazi zitzaion akordioa denborari zegokion atalean ezinezkoa zenez Klubek legearen araberako diru-kopuruaren bitartez konponduko zuela. Horren truke kontratu berri bat eskainiko zitzaion Zuzendaritza Batza honek duen agintaldiarekin lotuta eta adostuak zeuden baldintza tekniko zein ekonomiko berberekin.
Beraz, Guerrerok ateak zabalik ditu Athletic Cluben.
4.- Zuzendaritza Batzaren ustez, ezinezkoa da lan talde teknikoak eratzea osatzen duten profesionalen artean alde ekonomiko handiak baldin badude. Beti ere kontuan hartuta norberan gaitasunak onartzen eta ordaintzen direla arrazoizko tarteak erabiliz.
5.- Zehaztasun hauek egitea ez da Athletic Cluben gustokoa, baina horrela egiten ditu isilpean mantentzeko zegoen konpromezua urratu denez gero.
Athleticen agiria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu