EAJko legebiltzarkide Juan Maria Atutxak azaldu duenez, berak hartu zuen Eusko Legebiltzarreko Mahaiko presidente kargurako hautagai ez aurkezteko erabakia: "Atzo, eta batik bat gaur goizean, bozka paperetan nire izena ez nuela ikusi nahi esan dut, eta EAJk errespetatu egin du nere erabakia". Horregaitik eskerrak eman dizkio bere alderdiari.
Azken egunetan gertatutakoa ez dela berarentzat batere "atsegina" izan onartu du. Politikagintzan jardun duen garaian "momentu gogorrak eta dramatikoak" bizi izan dituela azpimarratu du, baina holako "egoera miserablerik" gertatu zitekeenik ez zuela espero esan du.
Atutxak dio berak hartu duela ez aurkezteko erabakia, eta EAJk errespetatu egin duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu