Alex Felmannen atxiloketa "Euskal Herriaren eraikuntzan eta gazteriaren arazoen baitan lanean dabilen gazteriaren aurkako eraso gisa" jo du Ernaik. Halaber, antolakundeak uste du miaketa Aitzinaren eta ehKz hedabidaren inguruko informazioa lortu, eta ordenagailu eta disko gogorrak "lapurtzeko" baliatu dutela.
"Estatu frantsez eta espainola eskutik helduta aritu dira beti gazteria aktibo eta antolatuaren aurka. Euren izaera faxistaren erakusle da gaurkoan emandako atxiloketa ere", nabarmendu du Ernaik ohar batean: "Gazteria antolatua ez ezik, dinamika horien berri ematen duen oro ere zigortu nahi dute".
Felmanni eta Aitzinari babesa adierazi die Ernaik, eta egingo diren mobilizazioetara joatera deitu du.