Atxiloketak Espainiak eta Frantziak ETAren agiriari eman dioten erantzun "bateratua" direla salatu du AAMk

2011ko urtarrilaren 11
14:39
Entzun
Gaurko atxiloketak Espainiak eta Frantziak ETAren agiriari eman dioten erantzun "bateratua" direla salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, eta "gatazka eta errepresioa" luzatu nahi dutela esan du. Urteaga eta Gesalagaren atxiloketak "gerra propaganda" direla dio AAMk: "Bizimodu normala egiten duten bi gazte horiek agiriaren biharamunean atxilotzea ez da, inondik inora, kasualitatea". Atxiloketen atzean mezu politiko garbia ikusten du AAMk, eta Espainiak eta Frantziak "garaipen militarra" irudikatu nahi dutela esan du, "gaur egun politikoki duten gaitasun falta ezkutatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.