Askatasunak gogor salatu ditu gaurko atxiloketak, Barrena eta Urrutia Batasuneko buruzagienak ez ezik, baita Frantziako Poliziak Hendaian (Lapurdi) atzeman duen Pello Alvarezena ere. Izan ere, guztiak Espainiako eta Frantziako gobernuen "plangintza errepresiboaren" ondorio direla uste du. Areago, errepresio horren xedea "independentziaren aldeko borrokarekin amaitzea" dela uste du.
Gainera, PSOEri, UPMri, EAJri eta UPNri "politika errepresibo" horren gidari izatea egotzi die.
Herritarrak, berriz, atxiloketen kontra antolatuko diren ekitaldietan parte hartzera deitu ditu.
Atxiloketen helburua "independentziaren aldeko borrokarekin amaitzea" dela uste du Askatasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu