Atxiloketengatik protesta egiteko egiten ari ziren bilkura bat sakabanatu zuen Poliziak Burlatan
Asteburuan zehar hainbat bilkura eta mobilizazio egin dira osteguneko atxiloketak salatzeko, besteak beste Faltzesen, Atarrabian eta Iruñean, Txantrea auzoan. Burlatan ere bilkura egin zuten larunbat gauean Oihana Lopez bertako bizilagunaren atxiloketagatik protesta egiteko, baina Espainiako Poliziak sakabanatu zuen. Ehun bat lagun zeuden bilduta, eta batzar txiki baten ondoren hasi zuten bilkura. Ordu laurden bat iragan zelarik, furgoneta banatan zeuden poliziak atera eta bilkuran zeudenei oldartu zitzaizkien, atxiloketengatik protesta egiteko zeramaten pankarta kenduz. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak mobilizazio gehiago iragarri ditu gaurko. Burlatan bertan manifestazioa egingo dute 20:00etan Askas plazatik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu