Atzo atzemandako ustezko etakideak astelehenean epailearen aurrera

2007ko uztailaren 27a
17:31
Entzun
Juan Cruz Maiza Artola, Iker Iparragirre Galarraga eta Galder Bihotz Cornago Arnaez atzo Rodez (Frantzia) herrian atxilotu zituzten ustezko etakideak astelehenean eramango dituzte epailearen aurrera, Parisera, polizia iturriek esan dutenez.

Frantziako Polizia gaur ere haien etxean miaketa egiten ari da, eta detonagailuak eta hainbat dokumentazio atzeman dituztela esan dute. Rodezko polizia-etxean dauzkate atxilotuta, eta bihar eramango dituzte Parisera. Etxe hartan hil honen hasieratik zeudela esan du Poliziak.

Pablo Aperribai Bediaga herenegun Lannemezan (Frantzia) herrian atzeman zuten ustezko etakideak, berriz, gaur jaso du Espainiaratzeko euro-aginduaren berri. Paueko Epaitegiak abuztuaren 2an aztertuko du gaia. Polizien esan zutenez atxiloketaren unean agiri faltsurik eta armarik ez zuenez, azkar Espainiara dezakete, Frantzian ez lukeelako deliturik izango.

Fillon: "Frantzian ETAren azpiegitura asko murriztu da"

François Fillon Frantziako lehen ministroaren ustez, "Frantzian ETAren azpiegitura asko murriztu da" erakunde armatuak su-etena hautsi zuenetik, Poliziak hainbat atxiloketa egin dituela-eta. "Haren antolaketaren kalitatea ere jaitsi egingo zen, agian".

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidentearekin bilera egin du gaur, Madrilen. ETAren kontrako borroka "oso serio" hartua dutela esan du lehen ministro frantziarrak.

Zapaterok, berriz, Poliziaren azken "arrakasta nabarmenak" azpimarratu ditu, baita ETAk atentatuak egiteko dagoen "arriskua" ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.