Bihar beteko da urtebete Udaletako eta Batzar Nagusietako hauteskundeak egin zirenetik, eta denbora horretan guztian herritarrek aukeratutako AuBren 17 batzarkide eta herri plataformetako 500 zinegotzi instituzioetan lekurik gabe daudela salatu dute.
AuBk PPren eta PSOEren jarrera salatu du, egoera honetara iristeko erabakia hartu zutelako, baina, EAJ, EA, IU eta Aralar ere salatu egin dituzte, beraien esanetan egoera hau aldatzeko ez baitute ezer egin horretarako aukera legalak egon arren.
Herritarren Zerrenda beraien egoera antzekoan dagoelako, zerrendaren baliogabetzea salatu dute, eta larunbatean egingo den manifestaziora joateko deia egin dute.
AuBk salatu egin du HZ baliogabetzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu