Audientzia Nazionalak seina urteko espetxe zigorra ezarri die Nafarroako bost gazteri Segiko eta Ekineko kideak izate egotzita. Aralarren ustez, epaia "bidegabea" da, ikuspegi demokratiko eta aurrerakoi batetik begiratuta. Halaber, uste du sententzia ez datorrela bat egungo egoera politikoarekin.
Aralarrek bere kezka adierazi du sententzia horrengatik, eta uste du "berrikusi behar direla legedi bereziak eta juriskzio bereziak, horien barruan Audientzia Nazionala".
Alderdiak, halaber, elkartasuna adieraziz die zigortuak izan diren gazteei eta haien senitarteko eta ingurukoei.
Audientzia Nazionalaren epaia "bidegabea" dela dio Aralarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu