Parisko Auzitegi Kriminal berezian epaiketa egiten ari zaizkie ustezko 14 etakideri. Haiek hitza hartu dute epaiketan, eta Frantziako Gobernuari eskatu diote gatazkaren inguruko "ukazio absurdotik" atera, eta sortu den aukera "alperrik ez galtzeko". Gainera, beren iritzian, Frantziako Gobernuak "gatazka luzatzeko arriskua" du, beste aldera begira jarraitzen badu.
"Frantziako Gobernuak gatazkaren errealitatea onartzen ez duen bitartean, ez dago hura gainditzerik", irakurri dute epaiketan. Bide horretan, Frantziako gizarteari dei egin die "euskal herritarren erabakitzeko eskubidea defendatu" dezaten.
"Aukera ez galtzeko" eskatu diote ustezko etakideek Frantziari, beren kontrako epaiketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu