Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek esan du, Aukera Guztiak hautesle elkartearen zerrendak baliogabetzea, PPren eta PSE-EEren onerako dela. Esan duenez, datuek frogatzen dute, 2001eko EAEko hauteskundeetan Batasunak aurkezterik izan ez balu, PPrentzat eta PSE-EErentzat mesedegarri izango litzatekeela. Gaineratu du, Aukera Guztiak baliogabetu edo ez erabakitzeko "CISen (Espainiako ikerketa soziologikoko zentroa) azken inkesta argitaratzeko zain" dagoela Espainiako Gobernua. "Tranpa demokratiko bat egiten saiatzen ari dira, historian lehen aldiz Eusko Legebiltzar ez abertzale bat izateko".
Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan elkarrizketa egin diote gaur Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri, eta hark esan du, Batasuna legez kanpo egoteak PPri eta PSE-EEri egiten diela mesede. 2001eko EAEko hauteskundeetan Batasunak jaso zituen bozak nulu gisa zenbatu, eta haiek dituzten 7 legebiltzarkideak besteen artean banatuko balira, EAJ-EA koalizioak horietatik bi eserleku eskuratuko lituzkeela azaldu du, eta PPk eta PSOEk, biher artean, bost.
Ibarretxeren iritzian, "tranpa demokratikoa egitea saiatzen ari dira, historian lehen aldiz, Eusko Jaurlaritza ez abertzale bat egon dadin". Aukera Guztiak hautesle elkartearen zerrenda baliogabetu edo ez erabakitzeko, "CISen (Espainiako ikerketa soziologikoko zentroa) azken inkestaren zain dago" Espainiako Gobernua bere iritzian.
Bestalde, PPri eta PSE-EEri abisu eman die, "pentsaezina" dela Batasunarekin "hitz egin edo negoziatu" gabe "Euskadin normalizazio politikoa lortzea".
Aukera Guztiak baliogabetzeak PPri eta PSE-EEri egingo lieke mesede Ibarretxeren iritzian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu