EAE-ko hauteskundeak

Aukera Guztiak-en iduriko "astakeria" da sinatzaileak ikertzea

2005eko martxoaren 17a
15:37
Entzun
Candido Conde Pumpido Espainiako Fiskal nagusiaren iragarpena, hots, Aukera Guztiak ekimenaren alde sinadura eman duten 17.000 lagunak ikertzea, "astakeria" iruditzen zaio Mikel Elortza hautesle elkartearen talde bultzatzaileko kideari. "Astakeria hutsa iruditzen zait zentzunaren aldetik, juridikikoki eta ikuspuntu guztietatik. Ez da posible bilatzea harreman bat ekimen baten eta ekimen horri firma baten bidez atxikimendua eman diotenen artean. Ez dauka zentzurik horretan ezer bilatzeak, eta topatuta ere horrek ez du ezer frogatzen. Guk ezin dugu kontrolatu 17.000 horiek zeintzuk diren, ez dakigu Conde Pumpido bera ere joan ote den", adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Elortzak uste du Aukera Guztiak hautesle elkarteari EAEko bozetan parte hartzea galaraztea erabaki politikoa dela, eta ETA espreski gaitzetsiko balute ere beste aitzakiaren bat bilatuko luketela; "frogak" asmatu egiten dituztela erantsi du. Ildo horretatik, giza eskubideen urraketa guztien kontra daudela aldarrikatu dutenean zer esan nahi duten ulertu nahi duenak "ederki asko" ulertzen duela adierazi du Elortzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.