Aurki dirua lor ezean konkurtsoa aurreratuko du Fagor Etxetresnek

2013ko urriaren 31
20:35
Entzun

Hartzekodunen lehiaketa saihesteko azken ahalegin bat egiten ari da Fagor Etxetresnak. Baina ez du konfiantza handirik saio horretan, CNMV merkatuen gainbegiratzaileari jakinarazi baitio agian hartzekodunen lehiaketara joko duela aurki. Konkurtso legeak lau hilabete ematen dizkio kooperatibari bere zorrak bernegoziatzeko, baina taldeak onartu du agian epe hori ez duela agortuko. Enpresa salbatzeko saioek "epe motzean dirua lortu eta Fagorren eguneroko jardunari eustea ahalbidetzen ez badute", zuzendaritzak ez du baztertzen "hartzekodunen lehiaketara jotzea konkurtsoaren aurrekoaren epeak agortu aurretik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.