Aurore Martinen estraditazioa onartu izana gaitzetsi du Batasunak

2010eko abenduaren 17a
19:02
Entzun
"Sekula ezagutu ez dugun erabaki politiko bat da". Hala laburbildu du Batasunak Pariseko kasazio korteak Aurore Martinen euroagindua onartu izana.

Nabarmendu dute lehen aldiz onartu duela euroagindu bat Frantziak, eta Martinek "Euskal Herri libre eta zuzenago baten alde, abertzale eta ezkertiar militante bezala lan egiteagatik 12 urte preso" egon daitekeela.

Hala ere, ohartarazi dute Frantziak lehenago edo beranduago "negoziazio mahaiean" jarri beharko duela.

Aurore Martini eta bere senideei elkartasuna helarazi diete, eta "lan politiko publiko baten eta elkar lanaren bidez" lan egiten jarraituko dutela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.