Aurore Martinen kontrako euroagindu eskaeraren erabakia datorren asteartera atzeratu dute

2010eko maiatzaren 25a
13:11
Entzun
Paueko Auzitegiak ekainaren 1era atzeratu du Aurore Martin ipar euskal herritarraren aurkako euroagindu eskaerari buruzko erabakia. Kezkatuta daude hainbat eragile sozial eta politiko Aurore Martinen aurkako euroagindua onartuz gero, esan nahi bailuke Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko herritarrak Madrilen auzipetzekoaukera zabalduko litzatekeela Hego Euskal Herrian egindako bilera batengatik.

2009ko martxoan, Batasuneko, EHAK-ko eta EAE-ANVko 44 lagun auzipetzeko erabakia hartu zuen Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Haien artean Aurore Martin dago. «Espainian, 2005etik 2008ra erakunde terrorista batean parte hartzea» leporatu diote, Hego Euskal Herrian egindako bilera batzuetan parte hartzeagatik.

Lehen aldiz, 2004an Segiko hiru lapurtarren aurka egin zen eskaera. Baina Frantziako Justiziak errefusatu zuen, argudiatuz leporatu zitzaizkien ekinbideak Frantzian ez direla legez kanpokoak eta eskaera hori onartuko balute Frantziako subiranotasuna urratuko litzatekeela. Geroztik beste bi eskaera egin ziren: baina horiek ere atzera bota zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.