Aurpegia estalita zeramaten bi pertsona presoen senideen furgonetara hurbiltzen saiatu dira Granadan

2009ko irailaren 9a
14:17
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur esan duenez, euskal presoen senideen furgonetara hurbiltzen saiatu ziren asteburuan Granadan (Espainia) aurpegia estalita zeramaten bi pertsona. Senideetako batek jakinarazi du beraiek furgonetara gerturatzen hasi zirenean, aurpegia estalita zutenek ihes egin zutela autoan.

AAMren arabera, asteburuan Granada eta Malagako espetxeetara presoen senideen eta lagunen hiru furgonetara joan ziren, bisitak egitera. "Granadara goizeko bostetan iritsi ziren, eta furgoneta bat Malagara abiatu zen ondoren. Granadan geratutako senideak taberna batera joan ziren eta, kafea hartzen ari zirela, aurpegia estalita zeramaten bi lagun ikusi zituzten furgonetetara hurbiltzen".

Azken hilabeteetan espetxeetara bidean gertatzen ari diren "erasoak" salatu ditu AAMk. "Poliziaren kontrolak gero eta ugariagoak izaten ari dira, eta zenbait autobusi eraso egin diete. Argi dugu senideen aurka egiteko asmo jakin bati erantzuten diotela gertaera horiek eta Espainiako Poliziaren laguntzaz egiten dituztela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.