Aurreakordioko idatzia

2010eko azaroaren 23a
13:24
Entzun
GIZARTEAREN ALDAKETARAKO EZKER ERALDATZAILEEN ARDATZA

ZIKLO POLITIKO BERRI BAT

Etapa demokratikoarekin batera ailegatu zen ziklo baten bukaera bizitzen ari gara fase berri bati hasiera gertatzen ari delarik. Hurrengo hauek izango lirateke bere ezaugarri batzuk: Krisi ekonomikoa eta gizartearen hondatzea zeinak ongizatearen estatua kolokan jartzen duen; ETAren (Nafarroako politika baldintzatu duen fenomenoaren) desagerpena; eskuinaren (UPN eta PP) zatiketa hogei urte gobernatzen egon eta gero -haietako asko PSNren laguntza agerikoa edo isilbidezkoarekin; agian, euskal nazionalismoaren berrantolamendua Nafarroan; eta, batez ere, alternatiba propioa, bateratua eta indartsuagoa eskaintzeko ezker indarrek duten aukera.

Bide aldaketa nahi dugu: Nafarroako indar eraldatzaileen ardatza indartzea. Bide aldaketa, beraz, ezkerraren nahitaezko baloreei buruzko hitzarmen programatikoen inguruan: injustiziaren kontrako eragingarria izan; elkartasuna; askatasuna, tolerantzia eta berdintasunarekiko konpromezua; giza eskubideen errotiko defentsa.Aurrera jo nahi dugu ezker indarrak batzen, identitate aniztasuna eta sentsibilitate ezberdinak gehitzen. Alternatiba moduko hau nahi dugu: anitza, laikoa, errepublikarra, feminista, identitateen artekoa eta taldeko sentimendu ezberdinentzako asegarria eta ingurumenarekin, bakearekin, demokrazia parte-hartzailearekin eta nazioarteko elkartasunarekin konprometitua.

Aldaketa sozialaren aldeko apustua egiten dugu. Eta horrek ezkerreko eta aurrerakoia den gehiengo parlamentarioa eskatzen du, krisiak eragin dituen kaltetuentzako, identitateen elkarbizitzarako, aurrerakoia denarentzako, eta gizarte erreformetarako aterabideak eskaintzen dituena. Eta, edonola ere, Ongizate Estatuaren defentsa eta hobekuntza, eta krisiak eragin dituen lagunen defentsa, gure ardatz nagusietarikoa izango dira, aldaketa politikoa egon edo ez egon arren.

GURE LEHENTASUN POLITIKOA: KRISI EKONOMIKOAREN ATERABIDE SOZIAL ETA JASANGARRIA

Azken hiru hamarkadetan ideologia neoliberalak bere eredu eta errezeta politiko-ekonomiakoak inposatu ditu.Ekonomian, merkatu librearen gailentasuna eta norberaren interesa denonenaren gainean ezarri ditu, eta honek politika sozial askoren desagerpena suposatu ekarri du. Azken finean, neoliberalismoa Ongizate Estatuaren murrizketa bortitzak eragiten saiatzen da hurrenez hurreneko merkatuen (kapitelenenak) erreforma liberatzaileen bidez: sektore ekonomiko publiko guztien neurri pribatutzaileenak (batez ere, banku publikoenak, estatuari botere ekonomikoa kenduz), erreforma fiskalak (lanarekikoen gainetik kapitalarenak kokatuz beti), errenta handienen ekarpenak mugatzeko babes sozial sistemen erreformak, nahiz eta, horrek, gizarte-prestazioak murrizten direla ekarri, gastu publikoa mugatzeko aurrekontuen erreformak (Estatuak birbanatzeko duen gaitasuna murriztuz), enpresen egoera langileenaren aurrean sendotzeko erreforma laboralak… Beraren lorpenik handiena ideologikoa izan da, zeren eta herri garatuen biztanleriaren zati handi batek erreforma horiek ekonomiak funtzionatzen jarraitzeko ezinbestekoak direla onartu egin du.

Gaur egun, azken hamarkaden krisi ekonomiko handienaren aurrean gaude, krisia zeina mundu-globala den. Hasiera batean, finantza krisia izan zenak -higiezinaren burbuilak sortua- ekonomia erreala kutsatu egin du ekoizte-ekonomiari kredituak kenduz, eskaera uzkurtuz eta ondorio den atseraldiaren bidez. Eta honek, nahitaez, miloika lagun langabezira, pobreziara eta bazterketa sozialera eraman du.

Krisi honek azken urteetako eredu neoliberal garailea kolokan jarri du: finantza ekonomiaren liberazio ia osoa, merkatuen erregulazio falta eta Estatuek bultzatu duten ekonomia espekulatiboa.

Egon ba dago deskalabru hauen erantzuleak: finantza-enpresak -ekonomia espekulatibo horren sustatzaileak direnak- eta garatutako ekonomia nagusienen gobernuak (eskuinekoak zein ezkerrekoak), zeinek finantza-ekonomiaren eta higiezin-merkatuaren mugagabeko garapena erraztu duten.

Finantza krisiari Estatuek eman dioten erantzuna bankari eta higiezin-sektoreari laguntza miloiduna ematea izan da, sektore publikoak galpen horiek bere gain hartuz eta, horrela, zor publikoa handitu egin da, krisitik ateratzeko beharrezkoa litzatekeen ekoizte-inbertsioa izateko gaitasuna murriztuz. Eta, bitartean, pentsioen, gastu sozialen, lan eskubideen eta behartuenen aldeko elkartasun politikoarenmurrizpena nahitaezkoa dela sinestarazi nahi digute.

“Merkatuen” izenean aurrekontuaren doikuntza politika indartzen da eta lan eta pentsioen erreformak planteatzen dira norabide antisozial berdinarekin areagotua. Enplegu betearen agintzatik langabezien lau miloira ailegatu gara, PPk eta PSOEk egindako politika ekonomikoen porrotaren seinale garbia dena, baina gobernuaren lehentasuna ez da lana sortzea gastu publikoa geldiarazi eta mentsa murriztea da Estatuaren hartzekodunen lasaitasuna bermatzeko.

Herri garatuek, orohar, demokrazia egonkorra dute; gaur egun ere, gehiengoak ongizate sozialaren maila on bat dauka, hala nola, oinarrizko eskubideak bermatzen dituen sistema, nahiz eta beti haien aplikazioaren hutsuneak eta bazterketa soziala jasan dituzten sektoreak egon. Lorpen demokratiko, sozial eta zibil hauek langile mugimenduaren, mugimendu demokratikoaren eta mugimendu sozial berrien borrokaren emaitza izan dira.

Gaur egun, demokraziaren zabalkuntzan, parteharmenaren bideak irekitzean eta eskubide sozialen hobekuntzan aurrera jo ordez,atzerako prozesu orokorra bizitzen ari gara. Ekonomian, batez ere, deituriko merkatuek gobernu demokratikoen erabakiak baldintzatzen dituzte eta hauek -gobernuek- ezinbestekotzat aurkezten dutena burutzeari ekiten diote. Presio hau nabaria da Zapateroren gobernuaren jardueran, indar erregionalisten eta nazionalisten laguntzarekin. Baina, beste hainbeste egingo luke PPk. Demokraziak duen indarraren galerarekin publikoa denak balorea galtzen du eta axolagabetasun politikoa zabaltzen da.

Bestaldetik, ekoizte garapenari eta lehiakortasunari (gizabanakoena, enpresena, herriena) lehentasun handiena ematen dien sistema batek erabakiak hartzean irizpide berekoia erabiltzea dakar, denen interesak kontuan hartu gabe eta sostengaezina den errekurtso naturalen gehiegizko zarrastelkeriarekin; sistemak zeinak ingurugiroari etengabe erasotzen dion giza espeziaren existentzia bera kolokan jarriz; sistemak zeinak ezberdintasuna areagotzen duen nazioarteko mailan.

Globalizazio neoliberalaren berrogei urteek ez dute izan ezker ezberdinen erresistentzia egokia eta sendoa, ez gizarte mobilizazio mailan, ezda ideologikoan eta kulturalean ere. Zehatzago: sozialdemokraziak tesi neoliberalei men egin die, eta hauteskunde atzerapena izan du eskuinaren ezberdinak diren neurriak eskaintzeko gai ez delako.

Egoera honen aurrean, ezker eraldatzaileok krisi honetatik ateratzeko langileen eta gehiengo sozialaren aldeko apustua egiten dugu, hau da, Ongizate Estatua, justizia soziala eta ingurugiroaren jasangarritasunaren sendotzea ardatz hartzen duen eredu alternatiboaren alde. Eskubide sozial eta lanekoei dagokienez, ez atzera aurrera baizik jotzearen aldeko apostua egiten dugu, iruzurrezkoa den aldi baterako kontratazioa kenduz, Segurtasun Soziala eta pentsioen sistema publikoa indartuz, doitze sozial berriak soldaten gainean ez jarriz, gehien dutenei zergak igoz -babes sozialaren politika publikoa handitzeko-, iruzur fiskalaren kontra irmotasunez borrokatuz, merkatuak kontrolatuz, banka publikoaberreskuratuz eta instituzio demokratikoek funtsezkotzat jotzen duten sektoreetan egon eta parte hartuz, langilearen eta bere formakuntzaren alde borrokatuz, ekonomiakoak eta enpresakoak diren erabakietan eta gai publikoen kudeaketan langileen benetako parteharmena bultzatuz.

Nafarroan, eredu neoliberalak inposatzen dituen neurrien aplikazioa UPNk burutu du PSN-PSOEren laguntzarekin. PSNk, ezkerrak eta aurrerakoiak diren indarrekinelkar ulertzeko, ezkerrari begiratu ordez, eskuinaren pean kokatu da. Horrela, planteamendu sozialak eta ezkertiarrak hauteskundeetarako eta politikoa den borrokatik baztertuak geratu dira. Nafarroaren egoera pribilegiatuari buruzko etengabeko goraipamenak -zeinak biztanleriaren zati batek duen ongizatea eta zifra makro ekonomikoak goraipatzen dituen- arazo larriak ezkutatu egiten ditu: 41000 langabezi, lan istripuetan eragiten duen lan-kolokatasuna -lan populazioaren % 26a, baina gazteen artean %75a-, 46000 lagun pobreziaren mugaren pean, eta abar.

Ezinbestekotzat jotzen dugu ezker aldaketa indartzea eta aurrera eramatea Nafarroan. Ezker aldaketak zera ekarriko luke: Gai-zerrenda soziala, hiritarren eta gizartearen eskubideak, demokrazia, justizia soziala eta berdintasuna, krisia eta langabeziari konponbide justu eta demokratikoaren aldeko mobilizazioa eta ekologikoki jasangarria den garapen ereduaren aldeko mobilizazioa ere bizitza publikoaren toki inportanteenetarikoan egon daitezen. Eskuinak Nafarroan gobernatzea eta nagusigo ideologiko, sozial eta kultural mantentzea ez da ekidinezina, aurre egin dakiekeen eta eralda daitezkeen zirkunstantzia politiko eta sozialengatik gertatzen da. Hau da gure apustua: ezker programa bat, eredu sozio-ekonomikoa benetan eraldatuko duena eta zeinaren bidez gehiengo sozialaren eta krisiak gehien kaltetu dituen sektoreen interesak eta beharrak botere publikoen jardueraren gunea bilakatuko diren.

Horretarako, beharrezkoa den jarduera publikoaren gaitasuna zabaldu behar dakrisiak sortutako kaltetuenen babeserako, lan publikoa sortuz eta hazkunde eredua aldatuz.

Zerbitzu eta ondasun publikoen hobekuntza eta zabalkuntzarekin biztanleriaren bizi kalitatea hobetzen da, lan gehiago sortzen da, pertsonen arteko bereizkeria murrizten da, zerbitzu publikoak jasangarriagoak dira eta kanpoko lehiakortasunarekiko babestua daude, gizartearen ondarearen balorea handiagotzea errazten dutelarik. Honi dagokionez, pentsioen hobekuntza (ez haien murrizpena), osasunbide eta hezkuntza publikoenarekin eta gizarte zerbitzuenarekin batera(menpekotasuna, baztertze sozialaren kontrako borroka, inmigrazioaren integrazioa) justoagoa jasangarriagoa eta sozialki integratuagoa den gizartea lortzeko funtsezkoak dira, gizartea non desberdintasun sozialen murrizpena lehentasuna den.

Gastu publikoen zabalkuntza ezin da mugarik gabekoa eta edozer sektoretara bideratua izan, enplegua lortzearren. Ez ditugu elikatuko higiezin bezalako sektore hondakorrak edota ekologikoki jasanezinak diren beste batzuk. Ekonomiaren hazkunderako oso egokiak ez izateaz gain, ez dira epe luzerako jasangarriak eta kalteak baino ez dituzte eragiten pertsonen ongizatean, gehiegizko zorpetzea sortuz, zeinak hurrengo belaunaldiak hipotekatzen dituen eta babes sozialerako sektore publikoak duen gaitasuna mugatzen duen.

Langabeziaren kontra borrokatzea koalizio honen lehentasun gorena da. Garapen eredua aldatzeko inbertsio publikoak enplegua sortzen lagundu behar du, balore erantsi handikoak, ekologikoki jasangarriak eta ezagutzan zein lanean intentsiboak diren sektoreak sustatuz. Sektore horiek etorkizun dutenak dira, zeren eta krisi ekologikoa murrizten laguntzen dute, enplegua sortzen dute eta gizartearen bizi kalitatea hobetzen dute.

IDENTITATE, IDENTITATEAK, ELKARBIZITZA ETA ANIZTASUNAREN ALDEKO APUSTUA

Nafarroako ezker eraldatzaileen Identitateen arteko koalizioa gara, elkarbizitza plan komun batean eta identitate bakoitzaren garapenerako bide nahikoetan oinarritua. Nafarroa, identitateen arteko borrokak bereziki eragin duen lur eremua da. Duela mende bat, berezko identitatea ulertzeko, berezko historia interpretatzeko eta errealitate nazionala irudikatzeko modu ezberdinak garatu dira hala nolaNafarroako estatusa eta beste unitate politikoekiko erlazioari buruzko egitasmo ezberdinak ere. Nabaria da, honi dagokionez, soziologikoki eta hauteskunde mailan zabalak diren sektore askoren asegabetasuna, zeren eta instituzioak menperatzen dituen gehiengoak haien identitate politiko, kultural eta linguistikoa ongi aitortzen ez duela uste dute. Orain arte, aterabide positiborik izan ez duen borroka bat gertatu da. Boteretik, gehiengoaren arau demokratikoaren bidez funtzionatu egin da, baina, gutxiengoen eskubideei kasu egokirik egin gabe. Eta ETA proiektu uniforme bat inposatzen saiatu da aurkari politikoa erahilez. Urrenez urreneko hauteskundeek gaur egungo gehiengoak eta gutxiengoak, dagoen Nafarroako komunitate politikoa eta erabakitzeko eremu nafarraberretsi egin dituzte, hala nola, EAEkin eta Frantziako euskal herriarekin kidetasun bereziak daudela -nahiz eta azken hau gure hiritartasunak modu ezberdinez bizitzen duen-.

Gizarte modernoak, konplexuak eta anitzetan botere publikoek eskubide eta askatasun pertsonal guztiak errespetatu behar dituzte, eta ez bakarrik iritziari eta sinesmen erlijioso, filosofiko eta politikoei dagozkienak, baizik eta ezberdintasun eskubideari eta aniztasun kultural, linguistiko edo identitate eskubideari dagozkienak ere. Elkarbizitza posible egiten duten partekatutako baloreak legean agertu behar dira, denen eskubideak errespetatuak diren marku batean, baina identitaterik ezin da inposatu, ez hiritarrei, ez giza taldeei, ezda gizarte osoari ere. Estatuak laikoa behar du izan, hau da, neutrala -sinesmen erlijioso ezberdinen aurrean-, eta anitza aukera politiko eta ideologikoen errespetuari dagokionez- baina, baita ere laikoa eta anitza nazionala eta identitate direlakoei dagokienez, hots, identitate aniztasunarekin errespetutsua.

Anitza eta pluralista izan behar duen eta, bere baitan, nazio ezberdinak eta nazio identitate sentimendu ezberdinak elkarbizi daitezkeela onartzen duen Estatuak baino ezin du lortu, bizi diren komunitatea modu ezberdinez hautematen duten hiritarren arteko elkarbizitza. Estatua, lurralde maila guztietan autogobernua eta deszentralizazioaren bidez Demokrazia sakontzen duena eta gehiengoaren erabakiei bakarrik egokitu ez, baizik eta gutxiengoa ere errespetatzen duena, halako Estatua baino ez da gai izango identitate eta elkarbizitza gatazkak maneiatzeko eta elkarrizketa, kontsentsu eta hitzarmenaren bidez konpontzeko.

Kultura publiko komuna behar da Nafarroako gizartean zeina hurrengoetan oinarritzen den:identitate ezberdinen integrazioan, gehiengo arauaren onarpenean eta, batera, gutxiengoen eskubideen errespetuan, bestearekiko errespetua ardatz hartzean, alde bateko gailentasunaren inposizioa baztertzean eta elkarrekiko konpromezu eta kontzesioan. Hori guztia oso inportante eta onuragarria da gure komunitatearen kohesiorako eta elkarbizitzaren eta bizitza publikoaren kalitaterako. Nafarroa anitza, integratzailea eta tolerantea planteatzen dugu. Inposatzeko, baztertzeko eta aukera sozial ezberdinen artean haustura eragiteko joera gainditu behar da. Botere publikoek identitate eta ezberdintasun eskubideak bermatu behar ditu, eta ez inposatu ofizialak edota “benetakoak” diren identitateak. Elkarrizketa lan tresna hoberena eta bide demokratiko bakarra izan behar da.

Nafarroako aniztasun politiko, sozial, linguistiko eta kulturala onartu eta errespetatzen dugu, eta aberasgarria delakoan gaude. Ez dugu onartzen besteen gaineko identitaterik edo egitasmo politikorik, eta, zehazki, hiritargoaren zati baten euskal identitatea aintzat hartzea beharrezkotzat jotzen dugu. Sistema pluralista batean, Nafarroak duen estatusa mantentzearen aldeko jarrerak eta EAErekin batzearen aldekoak -besteak beste- legitimitate bera dutela onartu beharrezkoa da.

AUTOGOBERNUA ETA ERABAKITZEKO GAITASUNA

Hiritargoaren erabaki libre eta demokratikoak baino ez du gure komunitatearen etorkizuna finkatuko. Bere etorkizuna erabakitzeko hiritarren eskubidearen ukapen oro arbuiatzen dugu eta Konstituzioaren Laugarren Xedapen Iragankorrak eskaintzen duen aukera defenditzen dugu. Eta ezin diegu uko egin demokrazia eta autogobernua sakondu, indartu eta hobetzeko

beharrezkoak diren lege erreformei, kontsentsu handiena, aukera sozio-politiko ezberdinen integrazioa eta Nafarroako identitate sentimendu ezberdinen errespetua bilatuz.

Foruaren Hobekuntzak, egiteko izan zituen parteharmen eta integrazio politikoaren gabezi guztiekin, instituzioen modernizazio eta demokratizazioa ekarri ditu, hala nola, autogobernu maila oso inportantea. Honi dagokionez, zera eskatzen dugu: Bere garapen osoa, eskumen guztiekin; Estatu-eskumenen eskuordetzea emateko konstituzioak onartzen duen aukeraren burutzapena; eta Estatu mailan erabakitzeko erakundeetan, bere sektore publikoaren kudeaketan, Europar Batasunari buruzko politiketan eta Europako politiken burutzapeneanparte-hartzeko mekanismoen ezarpena.

Baina, gainera, Foru Hobekuntzaren erreforma Autonomia-estatuaren erreforma prozesu baten barruan gertatu behar da, non, elkartasuna, erantzukizun partekatua eta komuna denaren elkarrekiko gobernua eta alde bakoitzaren errespetua integratua eta baterakidea egiten diren. Horretarako, neurri hauen aldekoak ginateke: Estatuaren borondateren eratzeaneta instituzioetan Komunitate Autonomoek parte-hartzeko mekanismoa den Senatuaren erreforma, konpetentzien banatzearen definizio berria eta argitzapena eta, hala badagokio, bere lankidetza jardueraren mekanismoena. Batasun politikoa nahitasunean oinarritu behar da eta ezin dio bidea itxi Kanadako Tribunal Gorenak azaldu zituen bezalako bide demokratikoei: galdera garbia, gehiengo garbia, bereizteko negoziazioa eta ituna, eta gutxiengoen eskubideen errespetua. Sistema demokratiko batean ezin zaio behartu komunitate bati nahi ez duenintegrazio politikoaren estatutua onartzera; baina, inplikatu guztien interes eta eskubideak asetzen dituen estatus berri baten ezarpenak negoziazio eta adostasuna eskatzen ditu.

Foruaren Hobekuntzaren erreformaeta Estatuaren egiturarena, parteharmen prozesuaren bidez egin behar da, zeinak adostua eta herriaren berrespena duen elkarbizitza itun berri bat ondorio izango litzatekeen.

Nafarroaren bi hizkuntzenexistentzia adostu nahi dugu Euskararen aldeko Itun sozialaren bidez, komunikatzeko, aniztasunezko eta kulturazko tresna izan dadin, eta ez alderdien arteko borrokarako arma. Administrazioan eta eremu ofizialean euskararen erabilera normalizatua onartu behar da eta behar diren arauen aldaketak sustatu hiritargoak euskara ezagutu eta erabili ahal izateko. Horretarako neurri hauek hartu beharko lirateke: nahitasun printzipioan oinarrituz, komunitate osoan zeharreko bere berreskurapen eta garapena babestu eta bultzatu - bere erabilera eta ezagutza sustatzeko neurrien bidez-, hezkuntza euskaraz eta euskarakoa jasotzeko eskubidea bermatu, euskarazko komunikabideak (irratia, telebista…) egon daitezen erraztu, eta hiritarrok hizkuntzarengatik baztertuak ez izateko beste edozer neurri hartu. Hau da guk lurralde osoan zeharreko hizkuntzen koofizialtasunaz ulertzen duguna, zeina zona edo herri bakoitzaren errealitate soziolinguistikoari egokitu beharko zaion.

Sinboloen integrazio eta tolerantzia politika ere beharrezkoa da. Sinboloen legislazioa aldatzearen aldekoak gara, irizpide eragozgarriak eta baztertzaileak kentzeko. Sinbolo ezberdinen elkarbizitza eta begirunea litezkeenak dira arrazionaltasun irizpideen bidez, zirkunstantzia ezberdinei egokituz eta sentsibilitate ezberdinak adostuz.

Aniztasuna eta elkarrizketa kanporantz zien barnerantz praktikatu behar dira. Horregatik, EAEkiko erlazioen normaltasuna defenditzen dugu, hori bai, Nafarroako autogobernu erabatekoa kolokan jarri gabe. Helburu hau lortzeko,

Nafarroa eta EAEren arteko lankidetza eremu iraunkorra proposatzen dugu, hala nola, Frantziako euskalerriarekiko mugaz haraindiko kolaborazio komenioak komun diren gaietarako (euskara, kultura…).

BAKEA, ADISKIDETZEA ETA NORMALTASUNA

Bakea eta bide demokratikoen aldeko apustua egiten dugu, bortizkeria eta inposizioa baztertuz. ETAren, bera laguntzen duten, bere inposizio totalitario eta demokraziaren kontrakoaren, giza eskubideen urratzearen eta ezberdin pentsatzen dutenen jazarpenaren deslegitimazioarekin konpromezua hartzen dugu. Eta baita ETAren kontrako borrokan eskubideen urratzea, Eskubide Estatuaren bermeak edota politikan parte-hartzeko eta aniztasunaren eskubideen murrizpena ere arbuiatzen ditugu.

ETAren alde bakarreko, baldintzarik gabeko eta egiaztagarria den desagerpenarekin bat egiten dugu, prezio politikorik gabe, normaltasun politikoa posible izateko. Behin gertatuz gero, konpromezua hartzen dugu adiskidetzearen alde lan egiteko eta bortizkeriak sorturiko ondorioak gainditzeko ondokoaren bidez: Biktima guztien -ETAkoak edo GALekoak direnen-, muturreko eskuinaren, polizia gehiegikeriaren edo beste edonolako jatorriaren kalte-ordaina, arlo guztietan eta biktimen babespenerako legislazioa guztiei zabalduz; presoen birgizarteratzea; elkarbizitza baketsu eta aniztasun eta parteharmen politikoaren erabilpenerako bermeak.

EZKER POLITIKAREN ALDEKO KONPROMISOA

Koalizio ituna abiapuntu izanik, Nafarroako ezkertiar guztiei dei egiten diegu aukera berria posible egiten duen hauteskunde programa lantzeko, zeinak ondoko ardatzak izango dituen:

- Nafarroa sozial, jasangarri eta lagunkidea.

- Elkarbizitza integratzailea, identitate aniztasuna normaltzen duena.

- Autogobernuaren garapena.

- Sistema demokratikoaren kalitatea eta parte-hartzeko eta erabakitzeko tresnen hobekuntza.

- Krisi ekonomikoaren aurrean, langile, pentsiodun, langabetu, autonomoak eta abarren aldeko aterabidea, Ongizate Estatua indartzen duena.

- Eskubide sozial eta ekonomikoen bermea.

- Publikoak diren zerbitzu hauen errefortzua: osasunbide publikoa eta doakoa; kalitatezko eta eleaniztuna den irakaskuntza publikoa; denentzako zerbitzu sozialak.

- Etorkinen integrazio sozialaren alde.

- Garapen jasangarria eta ingurumenaren defentsaren alde.

- Emakume eta gizonen berdintasuna errealaren alde.

- Sexu orientazio librearen alde.

- Bake kultura eta desmilitarizazioa.

- Normaltasun politikoaren aldeko politika eta ETAren amaiera eta geroko adiskidetzea.

- Nazioarteko elkartasuna.

Izquierda Unida de Navarra / Nafarroako Ezker Batua

Batzarre
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.