Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eledunak zehaztu du ez dutela daturik hazkunde ekonomikoari buruz eginiko aurreikuspena aldatzeko. Hala, aurten, ekonomia %2,5 haziko dela darabilte eskuartean.
Urkullu lehendakariak agintaldia hasieran esanikoa berretsi du Erkoreka; hau da, "Euskadik bi urte oso txarrak" pasako zituela, eta gero, hazkuntza "herabea" hasiko zela. Tarte hori "dudatsua" denez, lanpostu "prekarioak" sortzen direla aitortu du Erkorek, eta komtsumoa ez dela handitzen. Eta horrek denak diru bilketan eragiten duela zehaztu du.