Aurreko prozesuko azken elkarrizketa saioak, 2007ko maiatzean Genevan

2011ko azaroaren 10a
16:56
Entzun

Imanol Murua Uriak Loiolako hegiak liburuan dio Espainiako Gobernuak eta ETAk aurreko prozesuan 2007ko maiatzean egin zituztela azken elkarrizketak, Genevan:

"Genevako hotel batean bildu ziren guztiak maiatzaren 14an. PSE-EEren ordezkariak, Loiolan bezala, Jesus Egiguren eta Rodolfo Ares ziren. Batasunarenak, Arnaldo Otegi eta Rufi Etxeberria. Espainiako Gobernuak bi ordezkari izan zituen: Jesus Egiguren bera —bi mahaietan parte hartu zuen bakarra— eta Jose Manuel Gomez Benitez abokatua, 2006ko irailetik Gobernuko ordezkaritzan parte hartutakoa. ETAren ordezkaritza ere bi lagunekoa zen, eta Xabier Lopez Peña zen ordezkaritza burua. 

Hiru egun jarraian egin zituzten bilerak, Gobernuaren eta ETAren artekoak eta bi alderdi politikoen artekoak txandakatuz, astelehenetik asteazkenera, hilaren 14tik 16ra. Bost eguneko etena egin zuten gero, eta hurrengo astelehenean egin zuten azken bilera, hilaren 21ean, PSE-EEren eta Batasunaren artean bakarrik azken egun honetan. Lehen hiru bilerak bi hoteletan egin zituzten, eta azken bilera, mahastiz inguratutako landetxe batean".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.