'Aurrera bidean, erabakitzeko unea da' lelopean ospatuko du Aberri Eguna EAJk

2005eko martxoaren 22a
17:41
Entzun
Bilbon ospatuko du EAJk Aberri Eguna, igandean, 'Aurrera bidean, erabakitzeko unea da' goiburupean. Aurten, Zazpikaletako Plaza Berrian egingo dute mitina azken urteetan ez bezala; azken 20 urteetan Erakustazokan egin dute. Eguerdian hasiko den ekitaldian, EBBko lehendakari Josu Jon Imazek, eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek hitzaldia eskainiko die han biltzen direnei.

EAJko EBBko idazkari Josune Ariztondok prentsaurrekoan azaldu duenez, toki aldaketa Erakustazokak dituen oztopoengatik egin dute, eta "Aberri Egunaren aldarrikapen eta festa izaera herrikoia berreskuratzeko". Aberri Eguna "oroitzapenerako eta elkartzeko" ospakizuna dela esan du, "eta baita demokrazia, eraikuntza nazionala eta gizarte eraikuntza bezelako printzipioak berresteko ere".

BBBko lehendakari Iñigo Urkullu ere prentsaurrekoan zen, eta hark esan du EAJk baduela "konpromisoa", gehiengo nahikoa lortzen badu, "datorren legegintzaldia erabakitzeko legegintzaldia" izateko.

Urkulluk esan du, "Ekin eta jarrai edo eutsi goiari. Harro sentitzen gara, guk lortutako askatasunei eta eskubideei, neurri handi batean, geuk eutsi diegulako. Bat egiten dugu Estatua zehar lortu izan diren hainbat eskubide eta askatasunekin eta horretaz harro gaude".  
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.