Aurten hildakoak

2015eko urriaren 6a
07:12
Entzun

Euskal Herrian aurten indarkeria matxistaren ondorioz hildako hirugarren emakumea da Almudena Matarranz. Hiru krimen horiez gain, martxoaren 4an, ama-alaba batzuk hilik agertu ziren Tarnosen (Okzitania). Baionako ospitaleko langilea zen ama. Astebete geroago, espetxean urkaturik agertu zen ustezko hiltzailea, alabaren bikotekide ohia.

Maria Ana Prunar. Apirilaren 2an, 29 urteko emakume bat hil zuen haren bikotekideak Gasteizen, labankadaz. 34 urteko gizonezkoak berak hil zuela aitortu zien kalean zeuden ertzain batzuei, eta atxilo hartu zuten berehala.

Leire Rodriguez. Abuztuaren 8an, 34 urteko emakume bat hil zuen ustez haren senar ohiak Bilbon. Egunak behar izan zituzten kasua argitzeko; izan ere, gizonezkoak etxean hil zuen andrazkoa, eta, gero, hilotza topatu zuten lekura eraman zuen gorpua, ustez, beste pertsona baten laguntzaz. Auto istripua izan zela zabaldu zen hasieran. Biktimaren senar ohia bere buruaz beste egiten saiatu zen Ertzaintzak deklaratzera deitu zuen egunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.