Auto ilara handiak Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan
A-8 autobidean, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan, auto ilara handiak sortu dira. Izan ere, atzo jaieguna zen Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, eta, ondorioz, kamioiek galarazia zuten Lapurdira sartzea. Gaur goizean guztiek bateratsu hartu dute haranzko bidea, eta butxadura handia sortu da errepidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu