ERREPIDEAK

Auto ilara ugari sortu dira Euskal Herriko errepideetan

2006ko uztailaren 28a
12:41
Entzun
Irteera operazioarekin eta eguraldi txarrarekin arazoak gehitu dira Euskal Herriko errepideetan. Auto ilara luzeak egon dira goiz goizetik eta oraindik 10 kilometroko ilarak daude A-8 errepidean- Biriatutik hasita Irun eta Donostia arteraino-. Bizkaian eta Gipuzkoan pilatu dira arazo gehienak eta 20 kilometroko autoilarak egon dira.

Bestalde, Lapurdin ere A-63an 3 kilometroko ilarak daude. Nafarroan, aldiz, normaltasuna da nagusi. Ordu bietan trafikoa kontrolatzeko dispositibo bereziak martxan jarriko dituzte EAEko errepideetan eta ordu bat beranduago Nafarroan.

Barne sailak jakinarazi duenez goizeko 7.55tan Mallabia parean N-634 errepidean kotxe bat bidetik irten da eta emakume bat zauritu da. Gainera Deba parean kamioi batek kotxe bat jo du eta pertsona bat zauritu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.